Inicio Sexologia zerbitzua Aholkularitza eta terapia

Sexologi Zerbitzuak

1.- AHOLKULARITZA ETA TERAPIA, norbanakoen eta bikoteen arteko zailtasunei dagokienez, hala nola:

 

 

 

 

-     Bikoteen erotikan eta maitasunean orekarik ez izatea.

Bikoteen eskari ohikoenak izaten dira bat ez etortzearena aspektu erabakigarri askotan. Bat ez etortze horiek gatazkan bukatzen dira, eta harremanak txarrena egiten du. Estimua eta konpromisoa, erotika edukitzea, komunikazioa, mugak, lankidetza, seme-alabak... tirabira arrazoiak izaten dira, eta bikote asko irtenbiderik gabeko egoera batera eramaten dituzte.

Maitasun zentrotik esku-hartze terapeutikoa proposatzen dugu, helburu duena harremana bera (ez banan-banan norbanakoek osatzen dutena). Ikuspegi desberdinak sartu nahi ditugu, irtenbide bat lortzera eramango gaituztenak, eta intimitate, komunikazio eta konpromiso gabeziak aztertuko ditugu.

Sentimendu eta nahien adierazpena hobetzea, negoziazioa eta komunikazioa, edo errutina gainditzeko aberastasun erotikoa, horiek guztiak giltzarriak dira, harremana oso kalteturik ez duten bikoteentzat ere bai.

igo

 

 


 

 

- Zailtasunak eiakulazioarekin.

Erreflexu eiakulatzailean kontrolik ez izatea da, eta horrek dakar bikoteak ez gozatzea behar beste sexu harremanean, oso laburra izateagatik. Gizonetan sexu arazo ohikoenetako bat da. Gehienetan emozio arazo baten ondoriozkoa da (antsietatea, segurtasun gabezia, informazio edo prestakuntza falta).

igo

 

 


 

 

 

-     Erekzio edo tentetze zailtasunak.

Inpotentzia moduan ezagutzen dugu. Behar bezalako sexu harreman bat edukitzeko behar besteko erekzio bat lortzeko edo mantentzeko behin eta berriro ezinean ibiltzea da. Gizakumeen beste eskari handienetako bat da. Sortu daiteke arazo organiko bakularrengatik, botika jakin batzuk hartzeagatik, baina antsietateagatik ere bai, erruagatik, espero bezala ez jarduteko beldurragatik, eta abar.

igo

 

 


 

 

-      Baginako zailtasunak.

Bagina barruro koitoaren zailtasuna edo ezintasuna da. Baginako hirugarren behealdeko muskuluen nahi gabeko kontrakzioak emakume askori galarazten die bagina penetrazioa. Zerikusia du mina izateko beldurrarekin, haurdun geratzeko beldurrarekin, aurretiko esperientzia traumatikoekin eta sexu informazio ezarekin. Bagina gaitza pairatzen duten emakumeek sexu jokoez gozatu dezakete eta orgasmoa izan, betiere koitorik ez badago. Bagina gaitza izan gabe, emakume batzuek ere koito nekagarria edo mingarria izan dezakete.

igo

 

 


 

 

-     Zailtasunak, identitateari dagokionez: Adibidez: transexualitatea.

Pertsonen aniztasun itzela dela-eta, ezadostasun maila bat nozitzen du pertsona talde batek jaiotzean esleitutako sexuaren artean (edo gizartean esleitzen dietena) eta norberak propiotzat jaso duenaren artean. Desoreka hori transexualitate moduan edo generoko disforia ezagutzen dugu. Egoerak horiek laguntza oso espezializatua behar dute eta maila bat baino gehiagotan: sexologia, psikologia, medikua eta lege arloan.

igo

 

 


 

- Zailtasunak, nahiaren orientazioari dagokionez.

Nahiaren orientazioa subjektu baten erotika eta maitasun nahien xedea da, eta bere sexualitatearen beste adierazpide bat gehiago da. Eredu heterosexistean zentratutako gizarte batek, pertsonen erotikaren aniztasun handiari jaramon egiten ez diona, egoera zailetan jarri ditzake gizartean ezarrita dagoen araua jarraitzen ez duten pertsonak. Horregatik, askotan beharrezkoa da profesional batek esku hartzea, asimilazioa, autoornatzea eta gizarte eta familia moldaera eragiteko. Azken batean, norbere nahi erotikoak normaltasun osoz bizitzen ikasteko.

igo

 

 


 

- Berezitasun erotikoak.

Subjektu sexuatuen nahiei buruzko berezitasunak dira. Berezitasun horiek ez dira nahasteak ez gaixotasunak. Eta hala ere anomalia moduan dabiltza hara-hona, batzuetan, patologia eta arrisku konnotazioez josita.

Adibidez: fetitxismoa, sadismoa, exhibizionismoa...

igo

 

 


 

 

2.- HEZKUNTZA ETA ZABALTZE EREMUA.

 

 

 

Suscríbase a nuestra newsletter
Términos y Condiciones